XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

138 SALMOA Txit arrigarria zait, Jauna, zure jakitea.

(Bi taldetan banaturik).

Jauna, Zuk aztertzen nauzu ta Zuk ezagutzen: Zuk dakizu noiz esertzen naizen, noiz jeikitzen.

Urrundik ulertzen dituzu nere gogorakizunak, noiz nabillan, noiz natzan Zuk ikusten duzu, nere bide guztiak ezagunak dituzu.

Nere itza mingaiñera baiño lenago, ezaguna duzu zearo.

Atze ta aurre inguratzen nauzu, eskua gaiñean ezartzen didazu.

Txit arrigarria zait olako jakitea, garaiegia: eziña zait buruz artzea.

Nora noake urrun zure arnasetik?.

Nora iges egin zure begitartetik?.

Ortzira igo banendi, an zaude.

Leizean etzan banendi, an zaude.

Joan banendi argi-xintaren egalak artzera, eta itxas-muturreraiño bizitzera; ara ere zure eskuak nau zuzenduko, an zure eskuiñak neri elduko.

Au esan baneza: Illunak bederen estaliko nau, argiaren ordez, gauak bilduko nau.